URA

Araztegi ekologikoaren biodibertsitate ikerketa


2011-11-20 12:05:00

Orrialde hau elkarbanatu 

Eusko Jaularitzako Ura agentzian izandako bileran eskatu bezala, udalak araztegi ekologikoak Mekoletako pantano muturrean biodibertsitatearen ikuspegitik izango duen impaktua aztertzea helburu duen ikerketa burutu du.

 

Sarrera honi atxikita aipatu ikerketaren txosten nagusia jasotzen da, proiektua baloratuz eta exekuzio egoki baterako hainbat aspektu azpimarratuz. Bertan aipatzen denez, behin proiektuan jasotakoa gauzatu ondoren, inguruneak hobekuntza nabarmena izango du biodibertsitate eta habitat naturalaren ikuspegitik, baina exekuzio fasea kontu handiz egin behar da, gaur eguneko ekosistemak ahalik eta inpaktu txikiena izan dezan.

 

Ikerketa honekin udalak Urarekin hartu zituen bi konpromisoetako bat bete du. Momentu honetan, bigarren konpromisoa betetzeko tarifen inguruko azterketa ekonomiko-finantzieroa burutzen ari da, azpiegitura berrien mantenimendu eta explotazio egoki bat burutzeko gaitasun ekonomikorik duen edo ez argitu ahal izateko. Behin hau bukatuta, beste bilera bat eskatuko du Ura agentziarekin.

 

MULTIMEDIA


Dokumenturik ez