PARTE HARTZEKO

2011-02-04 13:20:00

Orrialde hau elkarbanatu 

Herri-ola egitasmoan parte hartzeko bide eta maila ezberdinak daude. Bakoitzak hartu nahi duen konpromesuaren arabera, modu batean edo bestean parte hartu dezake. Hauek izango lirateke parte hartze maila ezberdinak:

 

Herri-olaren amaraunkide eta Facebooken Herri-olaren jarraitzaile eginez, horrela egitasmo honekin erlazionatutako informazio guztia jaso daiteke.

 

Web orrialde honen bitartez arlo ezberdinetan dauden albisteetan iritzia emanez eta ekarpenak eginez. Udala eztabaida bultzatzen saiatuko da, eta horrela herritarrek aukera izango dute etxetik mugitu gabe herriaren etorkizuna eraikitzea helburu duten eztabaidetan parte hartzeko.

 

Herritarron Kontseiluan parte hartuz, bertan hartuko dira  proiektu ezberdinen inguruko erabaki garrantzitsu guztiak.

 

Proiektu konkreturen baten garapenean parte hartuz. Maila honetan parte hartzeko interesa izanez gero e-mail bat bidali Herri-olara, eta interesa duzun gaia lantzen den batzordera etortzeko gonbita helaraziko dizugu.

 

Animatu zaitez eta parte hartu!