HERRITARRON KONTSEILUA
OREKA: Biometanizazioa (I) emaitzak
Biometanizazioaren inguruko Herritarron Kontseiluan 40 pertsona inguruk parte hartu zuten. Biometanizazio plantaren tamainaren araberako hiru eszenatokiak baloratzeko eskatu zitzaien parte hartzaileei, 1tik 10ra, eta hauek izan ziren ateratako emaitzak.
Lehenengo eszenatokia, 2,7 Mwko potentzia instalatua, 4. Bigarren eszenatokia, 570 Kwko potentzia instalatua, 6,4. Eta azkenik, hirugarren eszenatokia, 340 Kwko potentzia instalatua, 6.
Idatzizko balorazioetan zenbait herritarrek kezka azaldu zuten planta handia egiteak kanpoko lehengaiekiko sortuko lukeen dependentziagatik eta eragingo lukeen kamioi mugimenduagatik. Zalantzan jartzen zen ia eszenatokirik txikiena ere ez ote zen handiegia izango. Kezka hauek ikusita, udalak honen inguruan hausnartzeko tarte bat hartuko du.
Kontseiluan erabilitako aurkezpenak atxikitzen dira.