Bideo, Audio eta beste...
Baloratu Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak.
Noiz: Otsaila
Zer:
Udalaren ardurapean antolatzen da egun hau. Auzolana egitera dei eginez, aurretiaz basozainek markatutako basarteetan seirehunen bat landare sartzen dira urtero, gehienak pagoak eta haritzak.
Goizean, egunak argitu ostean, basozainen esanetara abiatzen dira herriko ume, gazte eta nagusiak, aitzurra lepoan. Lanak bukatzean, Udalak prestatzen duen ogitartekoa jateko biltzen dira bertaratutakoak, indarberritzeko.
Egun honen helburuetako bat da gogoraztea zuhaitzek otxandiarrentzat izandako garrantzia. Gehienetan egurretarako erabili izan dituzte; antzina sutegietan, olagizon eta errementariek, eta etxeetako sukaldeetan ere erabili izan da egurra beti.
TURISMOA
PROPOSAMENAK
ESKARIAK
...
Bideo, Audio eta beste...
Baloratu Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak.
© copyright 2012 Otxandioko Udala. Eskubide guztiak gordeak | Lege oharra | Gurekin harremanetan jarri