Bideo, Audio eta beste...
Baloratu Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak.
Noiz: Ekainaren 23
Zer:
Ekainaren 23an egiten dira. Ez da galdu, ez, Otxandion San Juan bezpera gaueko jaia. Herriko kale eta auzo ezberdinetan San Juan suak egiten dira eta herritarrak, txistularien gidaritzapean, batetik bestera joaten dira dantzan eta kantuan.
Kalejira amaitzean, gaztetxoenak inguruetako baratzeetara joaten dira uhazak lapurtzera, gero plazako iturrian garbitu eta jateko. Aspaldiko ohitura da hori. Nagusienek berriz, banatzen diren lizar adarrak hartu eta etxe aurrean jartzen dituzte etxekoak zaintzeko. Era berean, plaza erdian zuhaitza jartzen dute herri osoa zaintzeko.
TURISMOA
PROPOSAMENAK
ESKARIAK
...
Bideo, Audio eta beste...
Baloratu Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak.
© copyright 2012 Otxandioko Udala. Eskubide guztiak gordeak | Lege oharra | Gurekin harremanetan jarri