Agenda
Maiatza 2013
ELKARTEEN AGENDA
LIBURU AZOKA
2013-05-05
Aurreko astean bertan behera geratu zen Liburu Azoka asteburu honetan ospatuko da. Maiatzaren 4an (zapatua) eta 5ean (domeka), 12:30etatik 14:30etara, liburuak trukatu, eman, hartu edo oparitzeko gunea izango da. Etxeko liburutegia berritzeko aukera ezin hobea. Nahi duenak postua jartzeko aukera izango du. Udalak 600 liburu baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura euro baten truke. Bildutako dirua liburutegian inbertitzeko erabiliko da.
Liburu Azokarekin batera, domekan bertan, 12:30etan, umeentzako ipuin kontalaria eta marrazki tailerraz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
.jpg)
UDABERRIKO KONTZERTUA
Noiztik: 2013-05-11 Nora:
KONTZERTUA, SANTA MARINA ELIZAN ARRATSALDEKO 8-RETAN IZANGO DA.
KARTEL LEHIAKETA
Noiztik: 2013-05-24 Nora: 0000-00-00
2013KO SANTAMAÑA JAIETAKO KARTELA, ZUK EGINDAKOA IZAN DAITEKE!
- Nola egin behar da? Ordenagailuz, marraztuz, argazkiekin... egin dezakezu. Kartelaren tamaina: A3 (42x29,7cm).
- Noiz eta non entregatu behar da? Maiatzaren 24a baina lehen, zure izen abizen eta telefonoarekin batera, jaibatzordea@gmail.com helbidean edo udalean bertan aurkez dezakezu.
- Nagusiek, BI PERTSONENTZAKO ASTEBURU BATEKO ESTANTZIA SPAREKIN EDO BI PERTSONENTZAKO BAZKARI/AFARIA JATETXE BATEAN irabaz dezakete. Haurrek, 50€ LIBURUDENDA/JOLASDENDA BATEAN GASTATZEKO OPARI TXARTELA.






