Inkesta
Herri-Ola prozesuaren "oinez" atalean proposatzen den helburuetako bat motordun ibilgailuetan egiten diren barne desplazamenduak murriztu eta espazio publikoen kalitatea, segurtasuna eta ingurugiro egoera hobetzea da. Horretarako mugikortasun plan bat diseinatu du udalak. 2012. urtean, Mainerrota auzoa zirkulazio kontrolatuko gune bihurtzea proposatzen du udalak. Hau da, zonalde horretara motordun ibilgailuen irteera/sarrerak mugatzea pilona automatikoen bidez. Ordutegiak zein izan behar duen (asteburuetan soilik mugatu sarrera? Ordu zehatz batzutan bakarrik?) Herritarren Kontseiluan eztabaidatuko da etorkizun hurbilean. Zein da zure iritzia honi buruz? Informazio gehiago: http://www.otxandio.net/eu/udala/herri-ola/oinez/barne-mugikortasun-plana




