URA

Bilera Ura agentziarekin


2011-11-01 23:18:00

Orrialde hau elkarbanatu 

Herritarron Kontseiluan biodisko eta sistema ekologikoetan oinarritutako arazketa sistema lehenetsi ondoren udalak bilera bat eskatu zuen Ura agentziarekin (Eusko Jaularitza) araztegi berriaren inguruan hitz egiteko.

 

Bilera hori joan den irailaren 28an ospatu zen, eta hauek dira ondorio nagusiak:

 

Ura agentziako teknikariek egokitzat ematen dute proposatutako soluzio teknikoa.

 

Sistema naturalek biodibertsitatearen ikuspegitik izango luketen inpaktua baloratzea beharrezko ikusten da. Horretarako txosten bat eskatu behar zaio biodibertsitate sailari.

 

Urak inbertsioa tasa bitartez amortizatzeko gai diren instalazioak soilik finantziatzen ditu. Otxandioko udalak hori posible dela justifikatuko duen plan ekonomiko-finantziero bat aurkeztu beharko du.

 

Bestalde, Ura agentziak jakinarazi zuen arabako ekialdeko herrien arazketa aukeren ikerketa bat burutzen ari dela, eta oraindik ez dakiela Otxandiok herri horiekin arazketa azpiegiturak konpartituko dituen edo sistema propio bat izango duen. Ikerketa hori bukatzean, ondorioak ezagutzeko beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuen. Bitartean, udalak biodibertsitate txostena eskatu eta inbertsioak amortizatzeko plan ekonomiko-finantziero bat egiteko konpromisoa hartu zuen.

 

Bileraren akta atxikitzen da.

MULTIMEDIA


Dokumenturik ez

DOKUMENTUAK

 

Akta_20110928.pdf