Otxandioko Herri Ola

Borobiletan daude jorratuko diren gai edo arlo ezberdinak,
beltzez egitasmoaren oinarri eta iparrak, eta zirkulu erdiaren
kanpo aldean Herri-ola garatzera deituak dauden eragileak.
Bertatik aukeratu zabalago ikusi nahi duzuna

 

EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK



Iraunkortasuna: Iraunkortasunak natura ulertu eta berarekin oreka bilatzera behartzen gaitu. Herria gure ingurune naturalaren parte gisa ulertzen dugu, hau da, ekosistema zabalago baten parte gisa. Irakurketa honek gure ingurune naturalarekiko loturak indartzera garamatza, eta energia nahiz material fluxuak maila lokalean aztertzera behartzen gaitu.

EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK



Parte hartzea: Herritarrak dira egitasmo honen protagonista, ez inongo partidu politiko edo botere gune. Zentzu honetan, parte hartzea benetan eraginkorra izan dadin egituratu beharra dago, ordezkaritzan oinarritutako gaur egungo eredua gainditu eta demokrazia parte hartzailea eraikitzea ipar hartuta. Bestalde, gizartearen autoeraketan oinarritutako parte hartzea hartzen dugu proiektu ezberdinen garapenerako tresna nagusi gisa.

EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK



Euskalduntasuna: Gure izaera euskalduna eta izaera horretatik eratorritako euskal sena da egitasmo honen hirugarren oinarri-iparra. Zentzu honetan, eleaniztasuna zein kultur aniztasuna euskara eta euskal kultura nagusi izango diren testuinguru batean ulertzen ditugu, eta Euskal Herria egituratzea helburu duten ekimenekin elkarlanean aritzeko prest azaltzen gara.

UDALA


Udala da Herri-ola egitasmoaren bultzatzaile nagusia. Gure herriak izan behar duen garapenaren inguruko ikuspegi konpartitu bat eraikitzea, boterea demokratizatzea eta indarrean dagoen gizarte ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzea izan dira egitasmo hau abiatzeko arrazoi nagusiak.

GIZARTE ZIBILA


Gizarte zibila da egitasmo honen benetako protagonista. Ez dago herririk herritarrik gabe. Herri-olak gizarte zibilaren, eta batez ere, Otxandioko herri mugimendua osatzen duten eragileen konpromisoa eta ekarpenak behar ditu. Horregatik, ez da proiektu itxia eta egitasmoa elikatuko duten proposamenei nahiz eztabaidei irekita dago.

ERAGILE EKONOMIKOAK


Herri-olaren baitan jasotako zenbait proiektu gauzatzeko beharrezkoa da aktibitate ekonomiko berriak bultzatzea. Horretarako, Otxandioko eragile ekonomiko ezberdinekin elkarlana bultzatuko da, beti ere herri-olaren filosofia, bisio eta misioarekin koherentzian jokatuz.