Elkarteak
Oihandi Abesbatza

Ahots nahasiko Abesbatza, 1970-ean sortu zan. Emilio Donado zuzendari zutela. Zenbait musika ekintzetan parte hartu izan dugu: Bizkaiko Abesbatzen Astean, Herriz-Herri, Gabonetako eta BAEk antolatutako Udazken-Udaberriko kontzertuetan eta abar. Mota guztietako musikak osatzen dute gure abesti bilduma. Eta baita, beste koruekin, ekitaldi sinfonikoraletan partaide izanik. Astarloa Cantata, Iparragirre Hegalaria, eta 2006. urtean, Otxandioko Felipe Arrese Beitia (1841-1906), olerkari eta santugiña, heriotzaren mendeurrena ospatzen. Gaur egun Leire Amenabar da bere zuzendaria.
Fitxategiak:




