Hasiera

Batetik bestera

Asier Astigarraga

Asier Astigarragaren bloga


Vicente González Arnao etxe oneko semea izan zan. Idoia Estornesek dino 1776. urtean jaio zala, Madrilen, eta goi-kargu asko bete ebazala kortean eta garaiko erakundeetan.
Ez ebazan ondo aukeratu lagunak, antza. Simon Bernardo Zamakolakoa dimostarraren aholkulari izan ei zan honek, gure Jaurerriaren izenean, Bilboren kontra eta Bizkaiko portuaren alde antolatu eban burrukakiraun eban denporan. Liberala zan, ganera, eta Jose Bonapartekoaren estatu idazkari egin eben, Madrilen. Honen ostean alde egin behar izan eban Frantziara eta azken urteak Indietako errege kontseiluko karguak betetan emon ebazan.

Espainiako Histori Akademiako kide be bazan eta erakunde honek argitara emon eban Diccionario geográfico-histórico de España egitasmoaren barruan Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako datuak landu ebazan berak, Francisco Xavier Martinez Marina, Domingo Traggia eta Manuel Abellagaz batera.

Vicente Gonzalez Arnauk idatzi eban, bada, 1802.ean, hiztegi horren 2. tomoan agertzen dan Ochandiano sarrera. Han dakarren azalpenaren arabera Otxandion: “Hay una ferrería, 3 molinos, 60 fraguas que consumen diariamente 66 quintales de fierro en balaustres, clavazón y herraje [...]”.
Argi dago Otxandio errementarien herria izan dana. XIX. mendeko datuetan oinarrituta be esan leiteke errementaritza ugari egoala hainbat lekutan: eleizaren inguruetan, Andikonan, Santonkalen (gaurko Karnezeria kalean), Udaletxe inguruan eta Urigoienan.

Otxandion gorde dogu zelanbaist errementarien oroimena eta badira errementarien tresnak batzeko eta gordetzeko asmoak be. Baina lanbide honegaz lotutako espazioak? Ez ete doguz ikusi azken urteotan etxe barriak egin ahala eta kaleak konpontzeko lanetan errementarien tokiok galtzen ikusi? Ez litzateke herriaren ondare kulturalarentzako ona izango espazio honeetarikoren bat gordetzea?
Gaur egun traste zaharrak pilatzeko, edo kotxeak sartzeko edo tuneetako erabiltzen doguzan eraikuntza txiki batzuk, behar bada, garai bateko errementarien lantokiak izanikoak dira.
Eta batzen diharduen eta erakusteko diran “tresnak” non izango dira esanguratsuago, museo baten espazio neutroan ala benetan erabilten ziren espazioetan txertatuta?

 

Zure iruzkina

TURISMOA

PROPOSAMENAK

ESKARIAK

...

Maiatza 2013
AstAsrAszOsgOstLarIga
12345
67891011
12
13141516171819
2021222324
25
26
2728293031

Multimedia

Bideo, Audio eta beste...

Inkesta

Otxandio kanpoko bisitarientzat erakargarria dela deritzozu? Zein balio ditu? Zeintzuk beharko lirateke indartu? Zer falta da herrian?