Hasiera

Hitzak aspertuz

Pello Otxandiano

Blog honetan 'Pello Otxandiano' herrikidearen gogoetak irakurtzeko aukera izango duzu


Ni ere esperientzia kolektibo horren parte izan naz. Gaztea naz oraindik baina urte batzuk dala bota gintuzuen belaunaldi gazteago batekook atetik kanpora. Behar dan bezala!

Ez dagokit niri hamar urteon balantzea egitea edo gazte mugimenduaren etorkizuneko erronkak zeintzuk diren asmatzea. Ez dot gura berba hauekaz panfleto bat josi. Hori zuen lana da. Eta gogoratu panfleto ederrenak idazteke daudela oraindik!

Ikuspegi pertsonalago batetik, intimoago batetik idatzi nahi dut, proiektu kolektibo bat sortu eta garatzearekin batera, gazte, pertsona bezala hezi garelako alhondigako hormatzarren babesean. 15 urterekin egin nuen bat beste hainbestek bezala gazte asanbladarekin, hastapen garaietan. Barikue gabeko hamarrak, zelan galdu zita. Hotzez askotan eta umoretsu gehienetan. Aspaldiko lelo hura, ”gazte gara gazte eta ez gaude konforme”, kamisetan eta bihotzean.

Sarritan behar baino gehiago luzatzen ziren asanbladetan gogaitu ere egin gara inoiz, eta etsipenaren arnasa sentitu lepaondoan. Baina elkarri entzuten, hausnartzen, diferentziak gainditzen, antolatzen, konpromisoari leial izaten, ilusioak berritzen, kontraesanei aurrez aurre begiratzen ikasi dugu. Azken finean, errealitate berriak sortzeak, ezinezko dirudienaren konkistak, berarekin dakarren gramatika interpretatzen ikasi dugu. Hamar urte eta gero, zinez uste dut asanblada bakoitza urrezko ikasgai bat izan dela niretzat.

Ezin hobeto laburtu dozue gaztetxearen eta gazte mugimenduaren betebeharra gaurko eta biharko egunean: su honek biher dauen hauspue zarie! ZORIONAK!

 

Zure iruzkina

TURISMOA

PROPOSAMENAK

ESKARIAK

...

Maiatza 2013
AstAsrAszOsgOstLarIga
12345
67891011
12
13141516171819
202122
2324
25
26
2728293031

Multimedia

Bideo, Audio eta beste...

Inkesta

Otxandio kanpoko bisitarientzat erakargarria dela deritzozu? Zein balio ditu? Zeintzuk beharko lirateke indartu? Zer falta da herrian?