Hasiera

Euskaltasunaren plaza

Euskaldunon Amaraune

 

Otxandioko euskalzaleon hausnarketarako plaza!

Blog hau euskaltasunaren inguruko gaien inguruan hausnartzeko plaza zabala izatea  gura genuke, Otxandioko bizimoduan gure hizkuntzak izan behar duen lekuaz, euskal kulturak izan behar duenaz, euskaldunak norbere euskalduntasuna bizitzeko dituzten zailtasun eta aukerez... eta abarrez gogoeta egiteko.

Gure aldetik, otxandioko euskaltzaleak euskararen erreposizioaren alde egiten dihardutenaren berri ematen ahaleginduko gara, modu labur, grafiko eta erakargarrian. Zure aldetik, gura genuke proposatzen diren ekimen eta hausnarketen inguruko iritzia ematea.

Azken batean, Joxe Azurmendik dioen moduan XXI. mendean euskalduna izatea bizi-proiektua, izan gura izatea bada, eraiki dezagun gure bizi-proiektu pertsonal eta kolektibo euskalduna elkarregaz. GUROTelako, GUREDUlako!

 

 


Dagoeneko zabalik dago euskara eskoletan eta Berbalagunen izena emateko epea. Datozen egunetan matrikulazioaren inguruko informazioa ematen duten hainbat eskuorri banatuko dira herrian. Udalak, AEK-k eta herriko euskaltzaleek elkarlanean jardungo dute euskaraz ikasi edo bere maila hobetu gura duten otxandioar denek herrian ere aukera izan dezaten.

Gainera udalak jakitera eman ditu 2011-2012ko ikasturtean euskaraz ikasten jardun dutenek dirulaguntzak eskatzeko jarraibideak zein diren. Irailaren 14ra arte dago eskaera egiteko aukera.

Animatu zuek eta ingurukoak eta ea jende mordoxka bat animatzen garen hizkuntza lantzera.

(Atxikitako dokumentuetan daukazue informazio gehiago.)

 

 

Dokumentu gehigarriak

Formatua: PDF, Izena: ESKUORRIAK_BERDEZ

Formatua: PDF, Izena: UDALAREN_DIRULAGUNTZAK

 

Zure iruzkina

TURISMOA

PROPOSAMENAK

ESKARIAK

...

Maiatza 2013
AstAsrAszOsgOstLarIga
12345
67891011
12
13141516171819
2021
222324
2526
2728293031

Multimedia

Bideo, Audio eta beste...

Inkesta

Otxandio kanpoko bisitarientzat erakargarria dela deritzozu? Zein balio ditu? Zeintzuk beharko lirateke indartu? Zer falta da herrian?