Euskaltasunaren plaza
Euskaldunon Amaraune
Otxandioko euskalzaleon hausnarketarako plaza!
Blog hau euskaltasunaren inguruko gaien inguruan hausnartzeko plaza zabala izatea gura genuke, Otxandioko bizimoduan gure hizkuntzak izan behar duen lekuaz, euskal kulturak izan behar duenaz, euskaldunak norbere euskalduntasuna bizitzeko dituzten zailtasun eta aukerez... eta abarrez gogoeta egiteko.
Gure aldetik, otxandioko euskaltzaleak euskararen erreposizioaren alde egiten dihardutenaren berri ematen ahaleginduko gara, modu labur, grafiko eta erakargarrian. Zure aldetik, gura genuke proposatzen diren ekimen eta hausnarketen inguruko iritzia ematea.
Azken batean, Joxe Azurmendik dioen moduan XXI. mendean euskalduna izatea bizi-proiektua, izan gura izatea bada, eraiki dezagun gure bizi-proiektu pertsonal eta kolektibo euskalduna elkarregaz. GUROTelako, GUREDUlako!
BERRIAren kanpaina aurkezteko bilera
-EGUNA: Ekainak 28, osteguna
-ORDUA: Arratsaldeko 7etan
-LEKUA: Kultur Etxean
-HIZLARIAK: Jone Zuazo eta Jose Anjel Aldai (Berriako langileak)
-ANTOLATZAILEAK: Otxandioko Euskaldunon Amaraune eta Berria
Berria Taldearen egoera bertatik bertara ezagutzeko.
Ze hausnarketa egiten ari garen eta ze erabaki hartzen.
BERRIAlaguna kanpaina aurkezteko.



