Albisteak
2012ko udal aurrekontuen dokumentazioa
Otxandioko udalak 2012ko udal aurrekontu eta egitasmoen aurkezpena egingo du datorren abenduaren 20an. Bertan, datorren urtean udal batzorde bakoitzaren helburu eta proiektu nagusi bakoitzaren azalpen guztiak emango dira.
NOIZ: ABENDUAK 20, 19:00ETAN
NON: KULTUR ETXEAN
HURRENGO ESTEKETAN DAUKAZUE BATZARREAN AURKEZTUKO DEN DOKUMENTAZIOA:
Behin abenduaren 20an udal aurrekontu eta proiektuak azalduta, gutxi gorabehera hilabete bateko tartea zabalduko du udalak herritarren proposamen eta iritziak jasotzeko.




