Albisteak
“Emakumea lanean” gai hartuta, argazki lehiaketa martxan
Giza Eskubideen Udal Batzordeak, gai bezala “emakumea lanean” hartuta, argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren oinarrietan zehaztu denez, parte- hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak aurkezteko epea otsailaren 29a izango da. Argazki lehiaketako lehen eta bigarren sariak, bi pertsonentzako Talasoterapia saioa Zumaian eta bi pertsonentzako afaria Otxandioko jatetxe batean izango dira urrunez urrun.




